XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eta entsaladari ekin zion, Manuelek bere zigarroaz jarraitzen zuen bitartean, apetitorik ez, ala?, eta patroiak zigarroa itzali zuen amorruz hautsontzian, sotoaren jabeak ez lukeela hara tabakoa eramandakoen izenik botako, eta tenienteak tomate puska bat tenedorean zuelarik, hain ondo ordaintzen al diozue? baina Manuelek ez dut fiantza bat ordaintzeko ere kupidarik, tenienteak, berriz, harritu egiten nauzu, ez al zara, ba, Bilboko kargamenduan ere partaide?

(...) eztulka hasi zen Manuel aho guztia letxuz beterik eta eztulari buelta eman zionean jaikitzekoa egin zuen baina tenienteak bere beso luzea beste mahaikaldera eraman eta eserarazi egin zuen Manuel besotik heldu eta behera derrigortuz, zaude oraindik, ez nator gerra bila, ea zertara zetorren orduan, hitzegitera, esan dizut, karta guztiak eskutik baldin bazituen deteni zezala hantxe bertan, eta tenienteak ez da hori kontua, ezagutzen al duzu Pexegueiro?, ez zuela ezagutzen, baina jakingo duzu haren berri, ezta? baietz, baina zer ikusteko ote zuen Pexegueirok guzti hartan, tenienteak bixigu trontzo zurixka eraman zuen ahora eta beta luzea hartu zuen erantzun aurretik, etzazue Madrileko partiketa hori egin.

Manuel bixigua lardaskatzen ari zen tenedoreaz: .

Tenienteak irrifar xume bat erantzun gisa eta beste bixigu trontzo bat eraman zuen ahora, esan dizut gizonetik gizonera hitzegin nahi nizula, txantajeka ari ote zitzaion eta tenienteak nahi duzun bezala deitu, nik kafea hartuko dut, eta zuk?, beste kafe bat eskatu zion Manuelek ere kamarerari, adieraz zezala garbi proposatu nahi ziona, Madril Pexegueirorena da, (...).